Mostrando entradas con la etiqueta Iragarkiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Iragarkiak. Mostrar todas las entradas

jueves, 15 de mayo de 2008

6.IRAGARKIAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK HOBERAKO?



Irakaskuntzaz hitz egiten dugunean edo txikitatik daukagun inpresioa honen inguruan, ez da batere dibertigarria. Nor ez da aspertu noizbait gizarte zientzietako klase batetan? Edo hobeto esanda, noiz pasa du norbaitek ondo?

Seguruenik gehiengoentzat esperientzia aspergarria egin zaigu ikastea. Ondoriozta daiteke, irakasleak bete nahi duen funtzioa (informazioa transmititu adibidez)ez duela lortzen bere osotasunean.
Baina, telebistako iragarkiei so egiten badiegu, zer gertatzen da? Horiek bai lortzen dute gure atentzioa deitzea. Baina zergatik? Antonio R. Bartolomek dioenez, eta Ferres-ek bere liburuan esaten duenarekin bat eginda, iragarkiek produktuaren zati erakargarriena erakusten digute eta... zergatik ez erabili hori ere irakaskuntzan? Antonio R. Bartolomeren ustez, gizakiak egin ezin dituen gauzak burutzeko makinak sortzen ditu. Hau da, askatasuna ematen dio berez egin ezin dituen gauzak egiteko.

Argi dago, irakasteko garaian, ahalik eta baliabide gehien eta egokienak erabili behar direla eta hutsuneak badaude, zergatik ez hauek bete? Teknologia berriekin irakaskuntza osatuago bat lortu daiteke. Hauek erakargarriagoak dira eta gainera ikasle eta irakasleei askatasun eta jarduteko aukera gehiago ematen die. Hortaz, ikaskuntza esanguratsu eta osatu baten bila abia gaitezen!

martes, 13 de mayo de 2008

9. PUBLIZITATEA

Publizitatea, komunikazio-tekniken multzoa da, non igorleak (publizitate agentziak)hartzaileari (kontsumitzaileari) mezu bat bidaltzen dio; ekintza batetara bultzatuz.

Eta noski, komunikazio horren helburua produktuak edo ideiak saltzea da. Gainera, publizitate agentziek etekin ekonomikoak lortzea dute jopuntu nagusitzat, kontsumitzaileen interesen gainetik.

Bestalde, produktuaren alde positiboa edo atraktiboa soilik eskaintzen digute, burutzen dituzten iragarkien bidez, alde negatiboa edota produktuaren eragozpenak ezkutatuz. Beti ere, produktuaren idealismoa markatuz eta goraipatuz.

Hau gutxi balitz, pertsonen sentsibilitatearekin jokatzen dute. Psikologoak eta antropologoak asko laguntzen diote publizitateari. Eta publizitatearen hizkuntza (hitzak, irudiak eta soinuak) kalkulatua eta xedatsua da. Gainera,sentsibilitatetaren adibide gisa, sarritan ikusi eta entzun dugu; produktu bat erosiz gero 3.munduko haurrei laguntza bat ematen ari garela. Zilegia da produktu bat erostarazteko erabiltzen duten teknika aprobetsatzile eta bihotzgabe hau!

Bukatzeko, telebistarekin erlazionatuz, esan, publizatateak gero eta garrantzi eta protagonismo gehiago hartzen ari duela pantailetan. Beraz, honek eragiten duen eragina kontrolatzen jakin behar dugu. Behin, helduok eragin honetaz kotzientziatuta gaudela, eskolan zein etxean haurrei publizitatea interpretatzen, deszifratzen, eta kritiko izaten irakatsi behar diegu.

Hona hemen publizitatea eta kontsumismoari buruzko bideo interegarri bat: