martes, 27 de mayo de 2008

SARRERA


Gaur egun, telebista da komunikabide nagusi eta boteretsuena. Gainera, informazio iturri nagusia da.

Telebista da, gure aisialdiaren denbora handi bat lapurtzen diguna eta aldi berean, egunerokotasunean sortzen diren arazo, kezka edo estresa aparagailu honen aurrean ahaztu egiten zaizkigu.

Eta... telebista da, nahita edo nahigabe gizakiaren izaera, portaera eta pentsatzeko modua baldintzatzen duena.

Bai, makina bisual honen inguruan jardungo gara blog honetan. Baina, batez ere, haurrengan eta hezkuntza arloan duen eragina aztertu eta hausnartuko dugu. Beti ere, gure iritzia plazaratuz eta ikuspuntu kritikoa azalduz.

Horra hor, hasiera batean guk planteatzen dugun galdera:
TELEBISTA, HEZITZAILE ala SUNTSITZAILE?

Espero dugu, blog honen bitartez, zuen kezka eta jakinminei erantzuna aurkitzea. Eta badakizue...

Informatu, hausnartu eta zuen iritzia plazaratu!!!

1.TELEBISTA ETA BALOREEN GARAPENA


Azken garaietan, gazteriaren gaitza eta jokaeren erruduntzat telebista hartu da, baina konklusio hauek ezin daitezke oinarritu, azken hamarkadetan egindako ikerketa psikologikoekin. Telebista formatzailea izan daiteke.Zein puntutaraino erlazionatuta daude telebista eta baloreen garapena?

Hainbat ikerketen arabera, ikasteko bide izateaz gain, telebista formakuntza afektibo, sozial eta pentsamenduaren iturri bilakatu daiteke.

Hala ere, ezin daiteke ikerketa bat soilik hartu, ondorioak ezartzeko. Horretarako, ikerketa ugari kontrastatu beharra dago. Hala ere, hauek hartzen baditugu, ikuspuntu oso kontrajarriak aurki ditzazkegu.

Autore batzuen ustez, telebista ikusten duten umeen kreatibitate maila, handiagoa da. Beste batzuen ustez, ordea, imaginazioaren mekanizazioa ematen da eta ondorioz kreatibitate maila jeitsi egiten da.

Asko dira aurkitu ditzazkegun iritziak (antzekoak, kontrajarriak, osagarriak,...). Gure ustez, ezin daiteke ondorio orokorrik atera telebistaren inguruan. Gurasoek emandako heziketak, eragin zuzena dauka umeengan eta telebistaren aurreko pertzepzioa aldakorra da etxean jasotako heziketa eta formazioaren arabera. Honetaz aparte, bakoitzaren ezugarri fisiko eta psikikoek ere eragin zuzena dute telebistak sortutako ondorioetan. Zergatik ume batzuk pasibo eta obesoak bilakatzen dira eta beste batzuk berriz aktiboak izaten jarraitzen dute?

Laburbilduz, telebistaren eragina nolakoa den jakiteko, faktore aunitz kontutan hartzea ezinbestekoa da eta ezin daiteke komunikabide hau txartzat ala ontzat hartu, egiten zaion erabileraren menpekoa baita.

lunes, 26 de mayo de 2008

2.TELEBISTAREN ARRISKUAK


Telebistak bai haurrengan eta bai helduengan eragina duela argi dago. Eragina eta erabilera sarritan geihegizkoa da eta arriskuak sortarazten ditu gizakiengan.
Hala ere, gurasoak konszienteagoak dira (izan beharko lukete) eta ikusten dutenaren erreflexu edo hausnarketa bat egiteko ahalmen handiagoa dute. Haurrei,ordea, erabilera okerretik etor daitezkeen arriskuak azaldu eta telebistan agertzen diren iragarki eta programekin kritikoak izaten bultzatu behar ditugu.

Ondorengo sintemak eragin ditzake, hain entretenigarria iruditzen zaigun aparagailu audio-bisual honek:

- Ondorio fisikoak: obesitatea, sedentarismoa...

- Harreman desegokiak: telefono mugikorren bidez, internet-en bidez...

- Gizartetik bakartzea: haurrak telebista ordu mordoak ikusteak, beste haurrekin harremantzeko denbora gutxitzen du edo aurrez harremantzeko zailtasunak dituzte eta etxean babesten dira telebista ikusiz.

- Eduki desegokiak: Telebista informazioa jasotzeko bide bat da eta haurrek informazio hori sarritan jolasteko erabiltzen dute.

*(Informazio gehiago)


Ikus dezakezuen bezala, arrisku mabarmenak eta larriak eragin ditzake telebistaren geihegizko erabilerak eta erabilera okerrak. Gainera, gizartetik aislatu eta bizitza errealetik baztertzen gaitu.

Haurrak, parkean jolastu behar dute; gainerako umeekin sozializatuz, ariketa fisikoa eginez eta euren jolas propioetara jolastuz eta ez telebistatik imitaturiko jolasetara jardunez.

Hona hemen ume bat denbora galtzen telebistaren aurrean:

viernes, 23 de mayo de 2008

3.IKUS-ENTZUNEZKO MAKINA, ETXEAN eta ESKOLAN


"Telebistak heziketan parte handia du, agian guraso-irakasleek baino handiagoa. Balioak eta edukiak transmititzen ditu iruditan, segundoko abiadan. Eta mezu horiek errazago helduko dira, irakaslearen azalpenak edo gurasoaren hitz jarioa baino: komunikazioan, irudien eragina askoz handiagoa delako hitzena baino; telebistak asmatzen duelako emozioetara iristen, eta eskolari, aldiz, kosta egiten zaiolako ezagutzekiko harreman afektibo hori sortzen; telebistak berez duelako sinesgarritasuna, objektibo itsura; telebistak arreta jaten duelako, eta gurasoei zein irakasleei arreta jartzeak ahalegina eskatzen duelako..."


Bai, egia da, geihenetan (beti ez esatearren) ikus-entzunezko makina baten aurrean, arreta mantentzea errazagoa egiten zaigu, pertsona baten azalpenak entzutea baino.

Pantaila batek duen garrantzia ikusita, gurasoak zein irakasleak, beren seme-alabekin edo ikasleekin telebista ikustea komenigarria izango litzateke. Gurasoak, etxean, haurrak telebistaren aurrean igarotako ordu kopurua kontrolatuz eta ikusten dutenarekiko kritikoa izatea bultzatuz. Aldiz, irakasleak, eskolan, baliabidea pedagogiko gisa erabiliz.

Euskal Herrian, telebista, baliabide pedagogiko bezala erabiltzen duten esperientzia bat azalduko dagu jarraian. Lekaroz herrian, "Irakasleen Laguntza Zentro" bat dago eta bertan, beren ikasleekin ikus-entzunezko irakaskuntza landu nahi duten irakasleei formakuntza bat ematen zaie (gidoigintza, edizio digitala, bideoak egiten... irakasten diete).

Irakasleek, horrelako aukerak edukitzea primerakoa iruditzen zait. Hala ere, azpimarratu beharra dago, lan orduz kanpo formakuntza hauetara joaten diren irakasleak duten ikasteko gogoa eta eskertzekoa da, hezkuntzan berrikuntza bat ematea nahi duten orori. Izan ere, teknologia berrien erabilerak izugarrizko gorakada egin du azken hamarkadan eta gizartearen aldaketa ekarri du. Baina, hezkuntza, aldaketa honen aurrean atzean geratzen ari da. Badirudi, gure guragoek jaso zuten hezkuntza sistema bera erabiltzen jarraitzen dutela, hau da, irakasleak informazioa botaz eta botaz eta ikasleak informazio hori jasoz. Baina hezkuntza sistema hau aldatzeko, irakasleen eta ikasleen arteko rola aldatzeaz gain, irakasleek beren aldetik ipini behar dute, garai berrietara egokituz.

Eta Lekaroz herrian ematen den formakuntza hau, hezkuntza berritzaile baten aldeko adibide garbia da.

jueves, 22 de mayo de 2008

4.TELEBISTAREN ERABILPEN PEDAGOGIKOA



Aurrean daukagun bideoa ikusten badugu, umeen atentzioa deitzeko ezin hobea dela konturatuko gara (helduentzako ere izan daiteke). Modu honetan, haurrei transmititu nahi zaien informazioaren zati handiago bat iristea lortuko dugu. Ahozko azalpenaz aparte, marrazki bizidunak eta musika erabiltzean, umeek disfrutatzea lortzen du eta honekin batera, ikaste prozesua interesgarritzat hartuko du.

Askotan, umeak ikastera behartzen dira eta agian arazoa formatoan egon daiteke. Hau da, nahiz eta liburu baten aurrean jarri, dagoena erakargarria ez bada, zaila izango da ikastea edota denboran zehar gogoratzea. Erakargarria baldin bada, ordea, informazioa errezago barneratuko du eta seguruenik behin baino gehiagotan ikusi nahiko du.

Laburbilduz: Gure blog-ean esaten dugun bezala, hezitzerako garaian ezin daitezke mugarik jarri eta heziketaren hobekuntza bilatu behar da beti. Hortaz, ez gaitezen itxi soilik irakatsi digutena irakastera, horrela akats berdina izango genuelako. Umeen hezkuntzaz hitz egiten dugunean, hobekuntzak ezartzeko aukera ez da existitzen, hobekuntzak ezartzeko beharra baizik!

martes, 20 de mayo de 2008

5.Zenbat ikusten dugu gazteok telebista Euskal Autonomi Erkidegoan?


2007.urtean, Medrano Samaniego, C., Palacios, S eta Barandiaranek, ikerketa bat burutu zuten EAEn. Galdera batzuei erantzuna bilatu nahi zieten:

1.Telebistaren aurrean igarotzen duten denbora eta eskeinitakoaren aurrean daukaten pertzepzioa.
2.Etxean daukaten telebista kopurua.
3.Telebistan dituzten preferentzia, motibazioak edota programak aukeratzeko garaian zein helburuarekin egiten duten.
4.Beste aktibitate batzuen desplazamendua.

Honako lagina erabili zuten ikerketa egiteko: 12-16 urte bitarteko 74 pertsona; 17-24 urte bitarteko 53 pertsona eta25-40 urte bitarteko 17 pertsona. 144 gazte eta nerabe osotara.

Astean zehar bi ordu eta hogei minutu eguneko ikusten dituzte bataz-besteko, zein asteburuan igotzen da 4 ordu eta 18 minutuetara.Ikusten dutenaren inguruko daukaten pertzepzioa, ikerketako emaitzak zati berdintsuetan banatzen da. 77 pertsonek gutxi edo ia ezer ikusten dutela esaten dute, 1,64 ordu ikusten dituztelarik. Bestalde, 66 pertsonek asko ikusten dutela diote, bataz-besteko 2,83 ordu ikusten dituztelarik.Gehiago ala gutxiago ikustea gustatuko litzaiekeen galdetzen zaienean, gehiengoak (%72,9), berdina ikusiko lukeela adierazten du, %22ak gutxiago edo ezer ikusi beharko lukeela uste du eta azkenik %5ak gehiago ikusi nahiko luke.Etxean aurkitzen diren telebisten kopuruaren bataz-beste 2,31 sujetukoa da.Gehiengoek "los serrano" telesaia gustoko dute ikustea (%22,6), bigarrengo postuan albisteak aurkitzen direlarik, %13,9arekin.

Telebista zergatik ikusten duten galdetzean, gehiengoak (%38,5), gustatzen zaiolako esaten du, %11,9ak informatzeko ikusten duelarik.

Inkestari so eginda, ezin daiteke ondorioztatu, beste aktibitaterik alde batera uzten denik telebista ikusteko.

Hala ere, gure ustez, telebistak beste gauzak egiteko denbora kentzen du, bestela zergatik dago hainbeste sedentarismo! Gaur egun, eguneko programazioa, telebista kontutan hartuz egiten da eta konturatu gabe beste aktibitateei denbora gutxiago eskaintzen zaie. Telebistak eta beste teknologiek, atentzioa deitzeko gaitasun handia daukate, baina hezitzeko erabiltzen ahal ditugu hauek?

Kontrol etiko gabeko momentu hauetan, bere eragina positiboa izatetik oso urruti dagoela uste dugu. Lehenengo kritikoa izaten jakin behar da eta ondoren telebista ikusi.

jueves, 15 de mayo de 2008

6.IRAGARKIAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK HOBERAKO?



Irakaskuntzaz hitz egiten dugunean edo txikitatik daukagun inpresioa honen inguruan, ez da batere dibertigarria. Nor ez da aspertu noizbait gizarte zientzietako klase batetan? Edo hobeto esanda, noiz pasa du norbaitek ondo?

Seguruenik gehiengoentzat esperientzia aspergarria egin zaigu ikastea. Ondoriozta daiteke, irakasleak bete nahi duen funtzioa (informazioa transmititu adibidez)ez duela lortzen bere osotasunean.
Baina, telebistako iragarkiei so egiten badiegu, zer gertatzen da? Horiek bai lortzen dute gure atentzioa deitzea. Baina zergatik? Antonio R. Bartolomek dioenez, eta Ferres-ek bere liburuan esaten duenarekin bat eginda, iragarkiek produktuaren zati erakargarriena erakusten digute eta... zergatik ez erabili hori ere irakaskuntzan? Antonio R. Bartolomeren ustez, gizakiak egin ezin dituen gauzak burutzeko makinak sortzen ditu. Hau da, askatasuna ematen dio berez egin ezin dituen gauzak egiteko.

Argi dago, irakasteko garaian, ahalik eta baliabide gehien eta egokienak erabili behar direla eta hutsuneak badaude, zergatik ez hauek bete? Teknologia berriekin irakaskuntza osatuago bat lortu daiteke. Hauek erakargarriagoak dira eta gainera ikasle eta irakasleei askatasun eta jarduteko aukera gehiago ematen die. Hortaz, ikaskuntza esanguratsu eta osatu baten bila abia gaitezen!

7.GURASOEN GARRANTZIA


Haurren babes eta euspen nagusi, gertukoena familia da.Hala ere, bizi garen gizarte estresatu honetan, zaila da gurasoak lana, beren aisia eta haurren heziketa konpajinatzea. Eta sarri, haurrak, hasieran aipaturiko babes edo euspen falta sentitzen dute. Ondorioz, telebista edo beste ikus-entzunezko aparagailuetan babestu egiten dira; baita ere bizitzaren parte garrantzitsu bat bilakatuz.

Gurasoak, honen aurrean, jarrera aktiboa erakutsi behar dute; haurrek makina hauekiko duten menpekotasuna ikusiz eta ardura batzuk hartuz:

1-EZAGUTU: Seme-alabei galdetzea da ezagutzeko modu egokienetako bat eta telebista familian ikustea.

2-BABESTU: Gurasoak umeekin egon, lagundu eta kontrolatzea da, babesteko mogu hoberena.

3-HEZI: Hezitzea, azken batean, seme-alabei laguntzea da gizon eta emakume autonomo eta arduratsu bihur daitezen.

Aipaturiko hiru ardura hauek, gurasoek oso barneratuta eduki behar dituzte eta beren seme-alabei txiki txikitatik aplikatu. Izan ere, txikitatik aplikatu ezean, gero zaildu egiten da heziketa, nahi dutena egitera ohitzen baitira eta ohitura horiek zuzentzea eta bideratzea ez da erraza.

Telebistak haurrengan duen eragina hausnartu eta seme-alabekin, honen inguruan mintzatzeaz gain, familia osoa jarduerak edo planak programatzea egokia izango litzateke, telebistataren fikziozko mundu honetatik aldentzeko eta familia elkarrekin momentu politak igarotzeko.

miércoles, 14 de mayo de 2008

8.Elkarrizketa Andoni Beroiz-i (Heziketa fisikoko irakaslea)


Andoni Beroiz, Heziketa Fisikoko ikasketak bukatu berri dituen Galdakaoko gaztea da. Pertsona langilea eta umeen heziketarekin erakusten duen ardura kontutan hartuz, erabaki dugu irakasle honi elkarrizketa egitea. Bertan telebistaren inguruko hainbat galdera egingo dizkiogu:

1.- Telebistaren hainbat galdera egiteko, lehenengo ea ikusten duzun jakin beharko genuke. Horrela bada? Zenbat? Eta zertarako?

Egunean zehar ez dut telebista larregirik ikusten, merezi ez duelako baina. Gaur egungo programaziotik, albistegiak eta programa gutxi batzuk salbatzen dira. Gehienbat informatzeko eta kirolaz gozatzeko ikusteot telebista.

2.- Gaur egun, alarma guztiak piztu dira telebista aurrean orduak eta orduak igarotzen dituzten pertsonak direla eta. Denok dakigu, horrek sedentarismoa eta obesitatea ekarri dezakeela, baina beti kaltegarria al da telebistaren erabilera?

Telebista entretenigarria da ikusteko, gau partean batipat. Noski bere alde onak dituela (informazio iturri paregabea da, etab.,), baina bere erabilera masiboak pertsona kaltetu besterik ez du egiten. Ohitura txarrak hartzeko arriskua dauka, eta beraz gurasoei esango nieke, euren seme-alaben telebista orduak antolatzeko.

3.- Uste duzu telebista hezitzailea izan daitekeela? Nola?

Hezitzailea izan daiteke, programa horren helburuak didaktikoak diren heinean. Haurrari telebista debekatzerik ez dago, baina honek hezkuntzari begira (ingelerako programak, euskarazkoak,etab.,) programatzen dituenak onuragarria izan daiteke, beste saio kaltegarriagoak ekiditzen direlako.

4.- Programazioan aldaketak egingo zenituzke? Horrela bada, haurrena, helduena, guztia orokorrean?

Programazioa mundu guztiari begira nuke nik. Bakoitzak bere ordutegia izango zukeen eta autonomia beste zerbait ikusteko ere. Haurrekin saio entretenigarriagoak egingo nituzke, eta baita didaktikoagoak. Gaurko gazteria egoki hezitu beharrean gaude, modu egokian eta noski, era kontrolatuan.

5.- Dauden arazoak konpontzeko ideirik badaukazu?

Egia esan telebistaren mundutik nahiko hurrun aurkitzen naiz, baina bideak egon behar dira programazioa hain kaltegarria bihur ez dadin.

6.- Telebista alde batera utzita, bizitzea egokitu zaigun mundu honetan, pentsatzen dugu zure haurtzarotik ona, aisialdirako baliabideak asko aldatu eta orain beste era batetara jolasten direla umeak. Geroz eta azkarrago modernizatzen den gizarte honetan, ikastetxetan aldaketa teknologiko hauek erabiltzearen beharra ikusten duzu?

Bai, baiezko borobila. Hezkuntzarako Teknologia Berrien aplikazioak, ikastetxeetara iritsi beharra dute agudo. Arbel Digitalak, P.C. Tablet-ak, etab., emaitza oso onak eman dituzte aplikatutako ikastetxe anitzetan, eta irakaskuntza ere teknologien aurrerakuntzarekin bat joan beharra dauka. Irakasleak formatzeko ere aukerak egon behar dira ikastetxe orotan, eta sekula ezin dugu formazioaren bidea utzi. Formazioak ez du mugarik, eta Teknologia hauen onurak profitatu beharrean gaude.

martes, 13 de mayo de 2008

9. PUBLIZITATEA

Publizitatea, komunikazio-tekniken multzoa da, non igorleak (publizitate agentziak)hartzaileari (kontsumitzaileari) mezu bat bidaltzen dio; ekintza batetara bultzatuz.

Eta noski, komunikazio horren helburua produktuak edo ideiak saltzea da. Gainera, publizitate agentziek etekin ekonomikoak lortzea dute jopuntu nagusitzat, kontsumitzaileen interesen gainetik.

Bestalde, produktuaren alde positiboa edo atraktiboa soilik eskaintzen digute, burutzen dituzten iragarkien bidez, alde negatiboa edota produktuaren eragozpenak ezkutatuz. Beti ere, produktuaren idealismoa markatuz eta goraipatuz.

Hau gutxi balitz, pertsonen sentsibilitatearekin jokatzen dute. Psikologoak eta antropologoak asko laguntzen diote publizitateari. Eta publizitatearen hizkuntza (hitzak, irudiak eta soinuak) kalkulatua eta xedatsua da. Gainera,sentsibilitatetaren adibide gisa, sarritan ikusi eta entzun dugu; produktu bat erosiz gero 3.munduko haurrei laguntza bat ematen ari garela. Zilegia da produktu bat erostarazteko erabiltzen duten teknika aprobetsatzile eta bihotzgabe hau!

Bukatzeko, telebistarekin erlazionatuz, esan, publizatateak gero eta garrantzi eta protagonismo gehiago hartzen ari duela pantailetan. Beraz, honek eragiten duen eragina kontrolatzen jakin behar dugu. Behin, helduok eragin honetaz kotzientziatuta gaudela, eskolan zein etxean haurrei publizitatea interpretatzen, deszifratzen, eta kritiko izaten irakatsi behar diegu.

Hona hemen publizitatea eta kontsumismoari buruzko bideo interegarri bat:

10.PRESSING CATCH

Pressing catch munduko borroka askeko ("lucha libre") programa famatu eta eta ikusiena da. Haurrengan, batez ere, sekulako ikusmira sortzen du. Honez gain, merkatuan borroka eta borrokalari hauen inguruko produktu ugari daude salgai (kamixetak, bideo-jokoak, pegatinak, lepokoak...).Hona hemen pressing catch-eko bideo bat:


Euskal Herrira, duela gutxi etorri da fenomeno hau. Programa hau, Cuatro Espainiako telebista katean emititzen da, eguerdiko ordu batetan; juxtu haurrak eskolatik etxera bazkaltzera joaten diren ordu berean.

Guri iruditzen zaigu, umeen ordutegitik at emititu beharko luketela, izan ere, 7 eta 8 urteko haurrak dira programa honen ohiko ikusle eta jarraitzaileak. Gainera, uste dugu, haurrek ez dutela oso ondo ulertzen borroka ikuskizun hau, jolas bat dela eta borrokalariak antzezten ari direla.

Baita ere, aipatu beharra dago, haurrak telebistan ikusitakoa euren kideekin praktikan ipintzen dutela. Baina haurrak ez dakite neurria bilatzen eta mina hartzen dute.
Ikastola batetan bi hilabetez praktiketan egon ondoren, lehen eskutik esan dezakegu, fenomeno hau haurrengan duen eragina izaugarria dela eta bai patioan eta bai ikasgelan, Pressing catch-era "jolasten " sarritan ikusi ditugula. Lehen aipatu dudan bezala, muga non dagoen ez dute kontrolatzen eta beraz, negarrez eta minez bukatzen dute.

Gogoeta honekin bukatzeko, aipatzea gustatuko litzaiguke, gurasoak, beren seme-alabak telebistan ikusten dutena kontrolatu eta jakin behar dutela; seme-alabekin programa hauen inguruan mintzatuz eta haurrak, jasotako informazioa baloratzea eta kritikoa izatea bultzatuz.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu klik egin ondorengo web-guneetan:

www.vayatele.com
www.parasaber.com

lunes, 12 de mayo de 2008

11.GOGOETA OROKORRA


Gurekin bat etorriko zareten bezala, ezin daiteke ondorioztatu telebista hezitzailea ala suntsitzailea den. Bizitzako beste alor guztietan bezala, egiten duguna ona ala txarra den jakiteko, egiten dugun erabileran dago gakoa.

Telebistaren kasua ez da desberdina eta honen erabilera pedagogikoa egiten badugu, aliatu ezin hobea da. Gauza bera gertazen delarik ordenagailu eta bideo-jokuekin.

Telebistatik jasotzen dugun programazioa, oso kaxkarra eta alor askotan hezitzailea ez den edozer ematen du. Hori bai, hauek negozioa izanda eta ematen duenez ia mugarik gabekoa, ikuslegoak nahi duena soilik jartzen dute. Hori dela eta, bakoitzaren barne hausnarketa eta kritika egitea ezinbestekoa da, honen erabilera zuzena egiteko. Telebista pizten dugunean, albistegiak, dokumentalak, kirolak eta film onak (batzuetan behintzat), ikusteko aukera dugu eta guk erabakitzen dugu zer ikusi.

Bestalde, umeek ikusten dutenari dagokionez, baliteke programazioak hutsune aunitz izatea, baina baita gurasoen ardura da haien seme-alabak ikusle kritikoak izatera hezitzea eta hauei zer ikusi utzi ala ez. Esate baterako,telebistan agertzen denaren arabera, beharrezkoak diren azalpenak ematea.

Telebista, informazioak transmititzeko eta sentsazioak sortzeko tresna ezin hobea da. Modu egoki batean jasotzeko eta erabiltzeko, hartzaile eta igorlearen kritikotasuna ezinbestekoa da. Bata jasotakoaren analisia egiteko kapaza izango da eta besteak igorritako informazioak hartzailearengan analisia behartuko du nahigabe.