miércoles, 14 de mayo de 2008

8.Elkarrizketa Andoni Beroiz-i (Heziketa fisikoko irakaslea)


Andoni Beroiz, Heziketa Fisikoko ikasketak bukatu berri dituen Galdakaoko gaztea da. Pertsona langilea eta umeen heziketarekin erakusten duen ardura kontutan hartuz, erabaki dugu irakasle honi elkarrizketa egitea. Bertan telebistaren inguruko hainbat galdera egingo dizkiogu:

1.- Telebistaren hainbat galdera egiteko, lehenengo ea ikusten duzun jakin beharko genuke. Horrela bada? Zenbat? Eta zertarako?

Egunean zehar ez dut telebista larregirik ikusten, merezi ez duelako baina. Gaur egungo programaziotik, albistegiak eta programa gutxi batzuk salbatzen dira. Gehienbat informatzeko eta kirolaz gozatzeko ikusteot telebista.

2.- Gaur egun, alarma guztiak piztu dira telebista aurrean orduak eta orduak igarotzen dituzten pertsonak direla eta. Denok dakigu, horrek sedentarismoa eta obesitatea ekarri dezakeela, baina beti kaltegarria al da telebistaren erabilera?

Telebista entretenigarria da ikusteko, gau partean batipat. Noski bere alde onak dituela (informazio iturri paregabea da, etab.,), baina bere erabilera masiboak pertsona kaltetu besterik ez du egiten. Ohitura txarrak hartzeko arriskua dauka, eta beraz gurasoei esango nieke, euren seme-alaben telebista orduak antolatzeko.

3.- Uste duzu telebista hezitzailea izan daitekeela? Nola?

Hezitzailea izan daiteke, programa horren helburuak didaktikoak diren heinean. Haurrari telebista debekatzerik ez dago, baina honek hezkuntzari begira (ingelerako programak, euskarazkoak,etab.,) programatzen dituenak onuragarria izan daiteke, beste saio kaltegarriagoak ekiditzen direlako.

4.- Programazioan aldaketak egingo zenituzke? Horrela bada, haurrena, helduena, guztia orokorrean?

Programazioa mundu guztiari begira nuke nik. Bakoitzak bere ordutegia izango zukeen eta autonomia beste zerbait ikusteko ere. Haurrekin saio entretenigarriagoak egingo nituzke, eta baita didaktikoagoak. Gaurko gazteria egoki hezitu beharrean gaude, modu egokian eta noski, era kontrolatuan.

5.- Dauden arazoak konpontzeko ideirik badaukazu?

Egia esan telebistaren mundutik nahiko hurrun aurkitzen naiz, baina bideak egon behar dira programazioa hain kaltegarria bihur ez dadin.

6.- Telebista alde batera utzita, bizitzea egokitu zaigun mundu honetan, pentsatzen dugu zure haurtzarotik ona, aisialdirako baliabideak asko aldatu eta orain beste era batetara jolasten direla umeak. Geroz eta azkarrago modernizatzen den gizarte honetan, ikastetxetan aldaketa teknologiko hauek erabiltzearen beharra ikusten duzu?

Bai, baiezko borobila. Hezkuntzarako Teknologia Berrien aplikazioak, ikastetxeetara iritsi beharra dute agudo. Arbel Digitalak, P.C. Tablet-ak, etab., emaitza oso onak eman dituzte aplikatutako ikastetxe anitzetan, eta irakaskuntza ere teknologien aurrerakuntzarekin bat joan beharra dauka. Irakasleak formatzeko ere aukerak egon behar dira ikastetxe orotan, eta sekula ezin dugu formazioaren bidea utzi. Formazioak ez du mugarik, eta Teknologia hauen onurak profitatu beharrean gaude.

No hay comentarios: