martes, 27 de mayo de 2008

1.TELEBISTA ETA BALOREEN GARAPENA


Azken garaietan, gazteriaren gaitza eta jokaeren erruduntzat telebista hartu da, baina konklusio hauek ezin daitezke oinarritu, azken hamarkadetan egindako ikerketa psikologikoekin. Telebista formatzailea izan daiteke.Zein puntutaraino erlazionatuta daude telebista eta baloreen garapena?

Hainbat ikerketen arabera, ikasteko bide izateaz gain, telebista formakuntza afektibo, sozial eta pentsamenduaren iturri bilakatu daiteke.

Hala ere, ezin daiteke ikerketa bat soilik hartu, ondorioak ezartzeko. Horretarako, ikerketa ugari kontrastatu beharra dago. Hala ere, hauek hartzen baditugu, ikuspuntu oso kontrajarriak aurki ditzazkegu.

Autore batzuen ustez, telebista ikusten duten umeen kreatibitate maila, handiagoa da. Beste batzuen ustez, ordea, imaginazioaren mekanizazioa ematen da eta ondorioz kreatibitate maila jeitsi egiten da.

Asko dira aurkitu ditzazkegun iritziak (antzekoak, kontrajarriak, osagarriak,...). Gure ustez, ezin daiteke ondorio orokorrik atera telebistaren inguruan. Gurasoek emandako heziketak, eragin zuzena dauka umeengan eta telebistaren aurreko pertzepzioa aldakorra da etxean jasotako heziketa eta formazioaren arabera. Honetaz aparte, bakoitzaren ezugarri fisiko eta psikikoek ere eragin zuzena dute telebistak sortutako ondorioetan. Zergatik ume batzuk pasibo eta obesoak bilakatzen dira eta beste batzuk berriz aktiboak izaten jarraitzen dute?

Laburbilduz, telebistaren eragina nolakoa den jakiteko, faktore aunitz kontutan hartzea ezinbestekoa da eta ezin daiteke komunikabide hau txartzat ala ontzat hartu, egiten zaion erabileraren menpekoa baita.

No hay comentarios: