lunes, 12 de mayo de 2008

11.GOGOETA OROKORRA


Gurekin bat etorriko zareten bezala, ezin daiteke ondorioztatu telebista hezitzailea ala suntsitzailea den. Bizitzako beste alor guztietan bezala, egiten duguna ona ala txarra den jakiteko, egiten dugun erabileran dago gakoa.

Telebistaren kasua ez da desberdina eta honen erabilera pedagogikoa egiten badugu, aliatu ezin hobea da. Gauza bera gertazen delarik ordenagailu eta bideo-jokuekin.

Telebistatik jasotzen dugun programazioa, oso kaxkarra eta alor askotan hezitzailea ez den edozer ematen du. Hori bai, hauek negozioa izanda eta ematen duenez ia mugarik gabekoa, ikuslegoak nahi duena soilik jartzen dute. Hori dela eta, bakoitzaren barne hausnarketa eta kritika egitea ezinbestekoa da, honen erabilera zuzena egiteko. Telebista pizten dugunean, albistegiak, dokumentalak, kirolak eta film onak (batzuetan behintzat), ikusteko aukera dugu eta guk erabakitzen dugu zer ikusi.

Bestalde, umeek ikusten dutenari dagokionez, baliteke programazioak hutsune aunitz izatea, baina baita gurasoen ardura da haien seme-alabak ikusle kritikoak izatera hezitzea eta hauei zer ikusi utzi ala ez. Esate baterako,telebistan agertzen denaren arabera, beharrezkoak diren azalpenak ematea.

Telebista, informazioak transmititzeko eta sentsazioak sortzeko tresna ezin hobea da. Modu egoki batean jasotzeko eta erabiltzeko, hartzaile eta igorlearen kritikotasuna ezinbestekoa da. Bata jasotakoaren analisia egiteko kapaza izango da eta besteak igorritako informazioak hartzailearengan analisia behartuko du nahigabe.

No hay comentarios: