jueves, 15 de mayo de 2008

6.IRAGARKIAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK HOBERAKO?



Irakaskuntzaz hitz egiten dugunean edo txikitatik daukagun inpresioa honen inguruan, ez da batere dibertigarria. Nor ez da aspertu noizbait gizarte zientzietako klase batetan? Edo hobeto esanda, noiz pasa du norbaitek ondo?

Seguruenik gehiengoentzat esperientzia aspergarria egin zaigu ikastea. Ondoriozta daiteke, irakasleak bete nahi duen funtzioa (informazioa transmititu adibidez)ez duela lortzen bere osotasunean.
Baina, telebistako iragarkiei so egiten badiegu, zer gertatzen da? Horiek bai lortzen dute gure atentzioa deitzea. Baina zergatik? Antonio R. Bartolomek dioenez, eta Ferres-ek bere liburuan esaten duenarekin bat eginda, iragarkiek produktuaren zati erakargarriena erakusten digute eta... zergatik ez erabili hori ere irakaskuntzan? Antonio R. Bartolomeren ustez, gizakiak egin ezin dituen gauzak burutzeko makinak sortzen ditu. Hau da, askatasuna ematen dio berez egin ezin dituen gauzak egiteko.

Argi dago, irakasteko garaian, ahalik eta baliabide gehien eta egokienak erabili behar direla eta hutsuneak badaude, zergatik ez hauek bete? Teknologia berriekin irakaskuntza osatuago bat lortu daiteke. Hauek erakargarriagoak dira eta gainera ikasle eta irakasleei askatasun eta jarduteko aukera gehiago ematen die. Hortaz, ikaskuntza esanguratsu eta osatu baten bila abia gaitezen!

No hay comentarios: