viernes, 23 de mayo de 2008

3.IKUS-ENTZUNEZKO MAKINA, ETXEAN eta ESKOLAN


"Telebistak heziketan parte handia du, agian guraso-irakasleek baino handiagoa. Balioak eta edukiak transmititzen ditu iruditan, segundoko abiadan. Eta mezu horiek errazago helduko dira, irakaslearen azalpenak edo gurasoaren hitz jarioa baino: komunikazioan, irudien eragina askoz handiagoa delako hitzena baino; telebistak asmatzen duelako emozioetara iristen, eta eskolari, aldiz, kosta egiten zaiolako ezagutzekiko harreman afektibo hori sortzen; telebistak berez duelako sinesgarritasuna, objektibo itsura; telebistak arreta jaten duelako, eta gurasoei zein irakasleei arreta jartzeak ahalegina eskatzen duelako..."


Bai, egia da, geihenetan (beti ez esatearren) ikus-entzunezko makina baten aurrean, arreta mantentzea errazagoa egiten zaigu, pertsona baten azalpenak entzutea baino.

Pantaila batek duen garrantzia ikusita, gurasoak zein irakasleak, beren seme-alabekin edo ikasleekin telebista ikustea komenigarria izango litzateke. Gurasoak, etxean, haurrak telebistaren aurrean igarotako ordu kopurua kontrolatuz eta ikusten dutenarekiko kritikoa izatea bultzatuz. Aldiz, irakasleak, eskolan, baliabidea pedagogiko gisa erabiliz.

Euskal Herrian, telebista, baliabide pedagogiko bezala erabiltzen duten esperientzia bat azalduko dagu jarraian. Lekaroz herrian, "Irakasleen Laguntza Zentro" bat dago eta bertan, beren ikasleekin ikus-entzunezko irakaskuntza landu nahi duten irakasleei formakuntza bat ematen zaie (gidoigintza, edizio digitala, bideoak egiten... irakasten diete).

Irakasleek, horrelako aukerak edukitzea primerakoa iruditzen zait. Hala ere, azpimarratu beharra dago, lan orduz kanpo formakuntza hauetara joaten diren irakasleak duten ikasteko gogoa eta eskertzekoa da, hezkuntzan berrikuntza bat ematea nahi duten orori. Izan ere, teknologia berrien erabilerak izugarrizko gorakada egin du azken hamarkadan eta gizartearen aldaketa ekarri du. Baina, hezkuntza, aldaketa honen aurrean atzean geratzen ari da. Badirudi, gure guragoek jaso zuten hezkuntza sistema bera erabiltzen jarraitzen dutela, hau da, irakasleak informazioa botaz eta botaz eta ikasleak informazio hori jasoz. Baina hezkuntza sistema hau aldatzeko, irakasleen eta ikasleen arteko rola aldatzeaz gain, irakasleek beren aldetik ipini behar dute, garai berrietara egokituz.

Eta Lekaroz herrian ematen den formakuntza hau, hezkuntza berritzaile baten aldeko adibide garbia da.

No hay comentarios: