martes, 13 de mayo de 2008

10.PRESSING CATCH

Pressing catch munduko borroka askeko ("lucha libre") programa famatu eta eta ikusiena da. Haurrengan, batez ere, sekulako ikusmira sortzen du. Honez gain, merkatuan borroka eta borrokalari hauen inguruko produktu ugari daude salgai (kamixetak, bideo-jokoak, pegatinak, lepokoak...).Hona hemen pressing catch-eko bideo bat:


Euskal Herrira, duela gutxi etorri da fenomeno hau. Programa hau, Cuatro Espainiako telebista katean emititzen da, eguerdiko ordu batetan; juxtu haurrak eskolatik etxera bazkaltzera joaten diren ordu berean.

Guri iruditzen zaigu, umeen ordutegitik at emititu beharko luketela, izan ere, 7 eta 8 urteko haurrak dira programa honen ohiko ikusle eta jarraitzaileak. Gainera, uste dugu, haurrek ez dutela oso ondo ulertzen borroka ikuskizun hau, jolas bat dela eta borrokalariak antzezten ari direla.

Baita ere, aipatu beharra dago, haurrak telebistan ikusitakoa euren kideekin praktikan ipintzen dutela. Baina haurrak ez dakite neurria bilatzen eta mina hartzen dute.
Ikastola batetan bi hilabetez praktiketan egon ondoren, lehen eskutik esan dezakegu, fenomeno hau haurrengan duen eragina izaugarria dela eta bai patioan eta bai ikasgelan, Pressing catch-era "jolasten " sarritan ikusi ditugula. Lehen aipatu dudan bezala, muga non dagoen ez dute kontrolatzen eta beraz, negarrez eta minez bukatzen dute.

Gogoeta honekin bukatzeko, aipatzea gustatuko litzaiguke, gurasoak, beren seme-alabak telebistan ikusten dutena kontrolatu eta jakin behar dutela; seme-alabekin programa hauen inguruan mintzatuz eta haurrak, jasotako informazioa baloratzea eta kritikoa izatea bultzatuz.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu klik egin ondorengo web-guneetan:

www.vayatele.com
www.parasaber.com

No hay comentarios: